egi-luze sagardotegia
Egi-luze sagardotegia 1980.garren urtean ireki zen familiarteko baserrian, Oreretan hain zuzen ere, Donostia eta Frantziatik oso gertu. Ia 40 urte hauetan, aldaketa ugari eta egokipen ugari izan ditu, gaur egungo beharretara egokituz.
Gaur egun, sagardotegi eroso, handi eta goxoa dugu Egi-Luze, kokaleku paregabean, Landarbasoko koben inguruan. Sagasti handiez inguraturik aurkitzen da, horien sagarretatik bait dator Egi-luze sagardoa. Gaur egun 250.000 litro ekoizten ditu, sagardo natural eta edan erraza ekoizturik.
Sagardotegia – txotx denboraldia
Txotx denboraldian irekirik (Urtarrila-tik-Maiatza-arte), 250 pertsonentzako tokia du Egi-Luzek bere sagardotegian, mahai luze eta kupelez inguraturik.
Egi Luze-k, sagardotegi gehienek bezala ohiko sagardotegiko menua aurkezten du: bakailao tortila, bakailaoa piperrekin, txuleta errea parrilan eta gazta, menbriloa eta intxaurrak.