Asteazken gaua itxita.

Egi-Luze sagardoak – kalitate Gorena

Izenak berak dioen bezala, bertakoak eta kalitate gorenekoak diren sagardoak identifikatzen dituen marka da.

GORENAK txapela daraman sagardo botila bakoitzak kalitate kontrolak gainditu, eta nota onak atera ditu Fraisoro Laborategiko dastaketa akreditatuetan.

Gutxiek ziurtatu dezakete hori, horregaitik da GORENAK, sagardoen euskal selekzioa.

Egi-Luze sagardoak

Urte guztian zehar dastatu daiteke gure sagardoa TXOTX erara.
Jatetxea urte guztian zehar dago irekita.

Jatetxea

Dastatu itzazu gure jaki goxo eta tradizionalak mimoz sukaldatuak Egi-Luzen, non sagardotegi edota jatetxean, aukera duzun jateko.

Gure jatetxea urte guztian zehar dago irekita, 150 pertsona eserita sartzen dira bertan, disfruta ezazu gure kartaz edota menuaz.

Gure jatetxea

Non gaude

Gipuzkoako Oarsoalde bailaran aurkitzen da Egi-Luze, Oreretan (Errenteria) hain zuzen ere, Donostiatik eta Frantziatik oso gertu. Leku lasai batean kokaturik, mendi eta sagastiez inguraturik, lasaitasuna eta bista paregabeak ditu Egi-Luzek.